Balea Zuria, argitaletxe berria

Balea Zuria, argitaletxe berria Ez dira literaturaren garai onenak, baina Felipe Juaristik, Aritz Gorrotxategik, Juan Ramon Makusok eta Pello Otxotekok irabazi asmorik gabeko proiektu ausarta aurkeztu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/balea-zuria-argitaletxe-berria/@@download/image/Captura de pantalla 2017-11-15 a las 09.42.53.png
2017/11/15
Ez dira literaturaren garai onenak, baina Felipe Juaristik, Aritz Gorrotxategik, Juan Ramon Makusok eta Pello Otxotekok irabazi asmorik gabeko proiektu ausarta aurkeztu dute.
Balea Zuria, argitaletxe berria

Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategi elkartu dira amets ausart bat egia bihurtzeko: argitaletxe bat sortu. Balea Zuria batailatu dute, eta lauak ibiliko dira editore-lanetan, erabakiak taldean hartuz.

Moby Dick da lau editoreek inspiratu duten nobela, eta argitaletxearen ikurtzat hartu dute; logoa Imanol Larrinaga artista durangarrak sortu du.

Ez ditu errentagarritasunak kezkatzen, Balea Zuria irabazi asmorik gabeko egitasmoa baita, denbora librean aurrera eramango duten lan boluntarioan erabat oinarritzen dena. Teknologia berriei esker liburuen kostua merkatu denez, proiektua bideragarria izango dela sinetsita daude. Liburuak argitaratzeaz gain, ekitaldiak eta errezitaldiak antolatu nahi dituzte.

Poesiak irakurleak zaintzeko konpromisoa ere badu argitaletxe berriak eta bestelako liburu bereziak eskainiko dituzte, ahots ezagunak eta ezezagunak tartekatuz.

Balea Zuria argitaletxearen lehen liburua da Luis Garderen Barbaroak baratzean poema liburua izango da. Garde idazle aski ezaguna da gurean, ibilbide oparoko poeta. Liburu ez ohikoa idatzi du, landua, sinbolismoz betea, erpin askokoa.