Balea urdin zaratatsuak

Balea urdina munduko ugaztunik handiena da. Eta baita munduko animaliarik zaratatsuena ere. Balea hauen hotsak 188 dezibelio har ditzake rock kontzertu batean, potentzia 120 dezibelio ingurukoa izaten da. Harrigarriena, hala ere, espezie berekoen hotsak entzuteko balea urdinen gaitasuna da; izan ere, balea batek 1.600 kilometrora dagoen beste balea baten hotsa entzun dezake.