Bakteria harribitxigileak

Opaloa silize mineralez osatutako harribitxia dugu. Bitxigintzan asko erabiltzen da, izpi kolore berezia sortzen du eta. Lurralde hezeetan, silize asko duten uretan eta buztinaren inguruan aurki daiteke opaloa. Australiako zenbait zientzilarik duela gutxi argitu dutenez, bakteria batzuek zerikusi handia dute opaloaren sorreran. Bakteriek silize geruzak sortzen dituzte, bata bestearen gainean, eta era honetan, denborarekin, opaloa osatzen dute geruza hauek. Aurkikuntza aspaldiko meatoki batean izan da; bertako opaloetan ontto eta bakteria ugariren fosilak aurkitu dituzte.