Bakoitzari berea

Hamar urteko John Steel gazteari, itsasertzean jarritako gurasoen autokarabanan siesta egiten ari zela, lapur bat inguratu eta diru zorroa kendu zion duela 35 urte. Zorroan Steel gaztearen argazkia zegoen, izena eta guzti. Orain, inguru horretako taberna batetan obrak hasi dituzte eta diru zorroa horma baten barruan agertu da. Tabernako jabeak Facebooken Steel topatu eta diru zorroa bueltatu dio!