Bakarrik bizitzera ohitu ote gara?

Bakarrik bizitzera ohitu ote gara? Geroz eta bikote gutxiago bizi dira elkarrekin, eta inoiz baino banaketa gehiago daude; ezkongabeen aroan sartu gara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bakarrik-bizitzera-ohitu-ote-gara/@@download/image/canstockphoto9123228-e1464706213879.jpg
2018/01/12
albiste-laburra
Geroz eta bikote gutxiago bizi dira elkarrekin, eta inoiz baino banaketa gehiago daude; ezkongabeen aroan sartu gara.
Bakarrik bizitzera ohitu ote gara?

Garaiak etengabe aldatzen dira, eta egun, inoiz baino jende gehiagok hartzen du bakarrik bizitzeko erabakia. Hala, ohiko bizimodu estiloekin apurtu, eta beste formula berriak sortu dira; elkarrekin bizi ez diren bikoteak, herrialde ezberdinetan izanda ere harremana mantentzen dutenak, edota besterik gabe bikoterik ez izatea erabakitzen dutenak.

 

Dagoeneko, askok ez dute ezkontzeko edota haurrak izateko derrigortasunik sentitzen, eta horregatik, familia eredu berriak garatzen joan dira. Gehien errepikatzen den eredua bakarrik bizitzea erabakitzen duten norbanakoak dira; hala, bakarrik egoteak ematen duen askatasun eta independentzia mirensten ikasi dute askok.

 

Baina bakarrik bizitzearen hautuak ez du esan nahi pertsona horiek bakardadean bizi direnik; hain zuzen, lagun, bizilagun eta senide sare mamitsua izaten dute gehienek. Bakarrik bizitzeak norberaren nahiak eta beharrak hobeto asetzeko aukera eskaintzen du, maila profesionalean sakonago garatzea, eta era berean, sozialki bide berriak irekitzea. Eta zu, norekin bizi zara?