Bakardadeaz lotsatuta Japonian

Bakardadeaz lotsatuta Japonian Bazkaria komunean ezkutuan jateko ohitura zabaltzen ari da herrialdean; horrekin batera, isolatuta bazkaltzeko taberna eta jatetxeak zabaldu dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bakardadeaz-lotsatuta-japonian/@@download/image/japos-930x600.jpg
2020/01/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bazkaria komunean ezkutuan jateko ohitura zabaltzen ari da herrialdean; horrekin batera, isolatuta bazkaltzeko taberna eta jatetxeak zabaldu dira.
Bakardadeaz lotsatuta Japonian

Eskolan edo institutuan lagunik ez duen ikasle batek komunean eserita bazkaltzen du, bakarrik, bullying egingo ote dioten beldurrez. Film bateko eszena dirudi, baina Japonian errealitatea da, eta ez soilik nerabeen artean; helduek ere ezkutuan bazkaltzen dute, bakardadeaz lotsatuta. 

Fenomeno honek ‘benjo meshi’ izena du, eta bere esanahia "komunean bazkaltzea" da. Fenomeno honi lotuta jaio da ‘ohitorisama’ edo "festa bakardadean" mugimendua; herrialdean, geroz eta gehiago dira aisialdia bakardadean kontsumitzeko ohitura hartu dutenak. Bakardadean erabiltzeko karaoke gela txikiak, muruekin bereizitako pertsona bakarreko jatetxe mahaiak, pertsona bakarreko etxebizitzak... mota honetako etxeak %128 igo dira Japonian.

Japonian bakardadea biziki hareagotzen ari da; geroz eta gazte gutxiago ezkontzen dira, eta aldi berean, helduak erabateko bakardadean bizi dira. Eta bakardadea lotsaz bizi dute gainera; sare sozialen indarrak hare eta gehiago indartu du lotsa sentipen hori. Horregatik, japoniarrak beren bakardade hori ezkutatzen saiatzen dira. Aldi berean, merkatua egokitzen hasi da, bakardadean kontsumitutako aisialdi mota hori eskaintzeko; BBC-n argitaratutako artikulu honek dioenez, joera hau munduko beste herrialdetara zabalduko da.