Bajo las estrellas ***

Bajo las estrellas *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bajo-las-estrellas/@@download/image/75-p68.Bajolasestrellas.jpg
2007/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Felix Viscarret. Aktoreak: Alberto San Juan, Emma Suarez, Julian Villagran, Violeta Rodriguez. Generoa: komedia / drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2007. Iraupena: 100 minutu. 
75.zenbakia
Bajo las estrellas ***
New Jerseyn ikasten ari zela, mundu guztia ahoa bete hortz utzi zuen Dreamers film laburrarekin Felix Viscarret nafarrak. Urte batzuk geroago, Fernando Aranbururen El trompetista del Utopia eleberria oinarri hartu du estreinako filma errodatzeko. Lizarran, zinemagilearen herrian bertan, girotutako komedia gazi-geza da Bajo las estrellas; sentimendu samur eta saminez blaitutako zeluloide puska. Madrilgo tabernazulo ilunenetan bizitza xahutuz doan tronpeta jotzaile tristea da Benito. Aita hilzorian dagoela jakin ostean, jaioterrira itzuliko da. Hantxe, anaia xaloarekin, galdutako maitasunarekin eta bihotza lapurtuko dion neskatilarekin egingo du topo. Ez da biribila, baina film inperfektuen lilura du.