Baita hondakinak ere

Baita hondakinak ere https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baita-hondakinak-ere/@@download/image/2012611034Baita_Hondakinak_Ere.jpg
2012/06/01
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Iñigo Astiz
130.zenbakia
Gai, gogoeta eta sentimendu askoko poema liburua idatzi du iruindarrak. Olerki originalak egin ditu, eskaileretako argiaren joan-etorritik sortutakoa, esaterako: “Eskaileretako argiari sakatu eta bertan gelditu naiz ikustera noiz suposatzen nauten kanpoan, noiz behar nukeen beste inon, agian beste inorekin, edo behintzat ez hemen: bakarrik, geldi, isilik”. Hunkigarriak dira, besteak beste, Euskal Herriari buruzkoa, eta amak bere errautsak non botatzea nahiko lukeen aipatzetik abiatzen dena.