Baita Aragoien ere

Baita Aragoien ere https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baita-aragoien-ere/@@download/image/46p16-3.jpg
2012/12/13
berria
Euskara Euskal Herriko egungo mugetatik kanpora hitz egin izan da. Aditu batzuek diotenez, esaterako, Katalunian, Lleidako Pirinioko herrietan, XIII-XIV. mendera arte euskaraz egiten zuten. Aragoiko zenbait herritan ere euskara erabiltzen zuten garai hartan. Hala ere, euskaraz hitz egitea ez omen zegoen ondo ikusita Aragoiko agintarien artean, eta horren erakusle, Huescan 1349an onartutako araua. Arauak euskara erabiltzea debekatu eta herritarrak aragoieraz hitz egitera behartzen zituen. Euskaraz egiten zutenentzako isuna ere ezarri zuen: 30 sol (Aragoiko urrezko txanpona).