Baise moi (Follame: XXX) *

Baise moi (Follame: XXX) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baise-moi-follame-xxx/@@download/image/3p42-6.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Coralie Trinh Thi eta Virginie Despentes. Aktoreak: Karen Bach, Raffaela Anderson. Generoa: drama. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2000. Iraupena: 77 minutu.
3.zenbakia
Polemikaren marketinak etekin ugari eman zizkien pelikula nardagarri honen ekoizleei, ezbairik gabe. Frantzian ezezik, munduko beste hainbat herrialdetan ere zentsura arazo larriak izan zituen. Aktore nagusiak porno izar gazteak ziren; pelikulako sexu eszena esplizituak egiteko prest zeuden bakarrak, alegia. Karen Bach protagonistak bere buruaz beste egin zuen 2005. urtean. Bortxatutako neska batek eta prostituta batek bidaia odoltsu bati ekingo diote Frantzian barrena. Hala, Manu eta Nadine gizarte falokrataren aurka errebelatuko dira; txirrina-pantika mendekuzale bihurtuz. Bidean aurkitzen dituzten gizon guztiekin sexu harremanak izan eta gero, hil egingo dituzte. Sexu eszena esplizituz eta biolentziaz zipriztindutako road-movie gordina da. Mezu feministaren aitzakipean, morbozaleak asetzea beste asmorik ez duen film porno light irensgaitz bat besterik ez dago.