Baionaren eguna, sanferminetan

Baionaren eguna, sanferminetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/baionaren-eguna-sanferminetan/@@download/image/201067188san-fermin.jpg
2012/12/13
berria
Baionaren eguna, sanferminetan
Jai egitarau ofiziala aurkeztu dute. Baionaren omenezko eguna egingo dute uztailaren 9an; 50 urte dira Iruñea eta Baiona senidetu zirela. Uztailaren 10ean, berriz, buruhandi eta erraldoiei egingo diete gorazarre, konpartsak 150 urte beteko dituelako aurten. 533 ekitaldi egingo dituzte orotara eta txupinazoa ikusteko bost pantaila jarriko dituzte.

Euskal musikaren txokoan, bestalde, Takonerako parkean, Aiko, Deabru Beltzak, Sexty Sexers, Bizardunak eta Ze esatek! taldeak ariko dira.