Bahitzaile inozoak

Bahitzaile inozoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bahitzaile-inozoak/@@download/image/48p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Bahitutako gizon batekin komisaldegira joandako bi gaizkile atxilotu ditu Kolonbiako Cartagena hiriko poliziak. Zertara joan ziren gaizkileak komisaldegira? Antza, droga trafikatzaileak ziren, eta bahitutako gizonak 500 euro zor zizkien. Trafikatzaileek gizona mehatxatu eta banketxe batera eraman zuten zorra ordain ziezaien. Hala ere, gizonaren nortasun agiriak iraungitze epea betea zuen, eta ezin izan zuen banketxetik dirua atera. Gaizkileek dirua jaso nahi zuten, nola edo hala, eta ondorioz, komisaldegira eraman zuten gizona, nortasun agiria berritu zezan. Garesti atera zitzaien gero!