Bagram: gehiegikerien lekuko

Bagram: gehiegikerien lekuko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bagram-gehiegikerien-lekuko/@@download/image/2010633281BAGRAM.jpg
2012/12/13
berria
Bagramen, Afganistanen, egoitza du AEBetako ejerzitoa eta bertan izan dituzte marineek hainbat herritar atxilo. Orain, baina, estatubatuarrek egoitza horren ondo-ondoan ezkutuko kartzela eduki dutela salatu du Gurutze Gorriak, bertan izandako bederatzi preso ohiek kontatutakoa aintzat hartuta. Haiek azaldu dutenez, ezkutuko kartzelan isolatzen zituzten eta ez zieten lo egiten uzten, gauez eta egunez argia piztuta edukitzen baitzuten. Pentagonoak  ukatu egin du, baina Gurutze Gorriak dioenez, AEBetako agintariek beraiek bertan zenbait lagun preso izan dituztela aitortu izan diete azken hilabeteetan. Urteotako gehiegikerien beste adibide bat.