BageralakoNorFest, kultur sortzaileen festa

BageralakoNorFest, kultur sortzaileen festa Bagera elkarteak 25 urte egin ditu, eta ospatzeko BageralakoNorFest jaialdia antolatu du ekainaren 3an, Guardetxean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bageralakonorfest-kultur-sortzaileen-festa/@@download/image/Kartela bageralako nor.jpg
2017/05/05
albiste-laburra
Bagera elkarteak 25 urte egin ditu, eta ospatzeko BageralakoNorFest jaialdia antolatu du ekainaren 3an, Guardetxean.
BageralakoNorFest, kultur sortzaileen festa

Donostiako Bagera elkarteak 25 urte bete ditu, eta urtemuga ospatzeko , ekainaren 3an musika eta festa giroan murgiltzeko ekitaldia egingo du Guardetxean, 19:30ean: BageralakoNorFest jaialdia.

Festan, euskaraz eta euskaratik lanean diharduten kultur sortzaileei espazioa eskainiko die Bagerak. Hala, Donostian sortzaileen sare zabala badela erakutsiko dute.

Ez dok amaitu kultur mugimenduarekin kontatu dute festa antolatzeko. Izan ere, sortzaileen mugimendu horrek badaki esparru horretan zeintzuk diren dauden beharrak eta zeintzuk diren nahiak.  Irutxuloko Hitzak ere apustua egin dute euskaraz produzitzen den kultura sustatzeko eta, horregatik, bai haien zein Ez dok amaitu mugimenduaren ekarpena izan dute BageralakoNorFEST antolatzeko orduan.

BageralakonorFEST! Guardetxean, ekainaren 3an 19:00etatik aurrera

6 taldek hartuko dute parte:

Atazál

Physis versus nomos banda

Pelax eta Telmo Trenor

Koban

DJ Miau

Oharra: Ogitartekoak eta mojitoa egongo da

Sarrerak salgai 5€-tan Rekalde Tabernan (Aldamar Kalea, 1) eta Bagera Elkartean (Hernani Kalea 14, behea).