'Badu, Bada', euskararen inguruan hausnartzeko erakusketa

'Badu, Bada', euskararen inguruan hausnartzeko erakusketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badu-bada-euskararen-inguruan-hausnartzeko-erakusketa/@@download/image/201211214510badu_bada.jpg
2012/12/13
berria
Euskararen iraupena abiapuntutzat harturik, gure hizkuntzari buruz hausnartzeko aukera eskaintzen du 'Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketak. Donostiako San Telmo museoan dago ikusgai, otsailaren 17ra bitarte. Erakusketa hamar gunetan banaturik dago, eta bisitariak espazio aldakorrean zehar egingo du bidea.

Ahotsak, kodeak, hizkuntza bizia, euskara mundu eleanitzean, euskararen iraupena, euskararen herria… Asko dira euskara eztabaidagai hartuz gero sortzen zaizkigun adarrak. Horiek eta askoz gehiago aurkituko ditu bisitariak Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketaren baitan.

Izenak berak dioen moduan, euskarak hiztunak dituelako, jendeak ikasi egiten duelako, bizia delako… lortu du biziraun eta aurrera egitea, eta baldintza horiek guztiak etorkizunean ere betetzea ezinbestekoa izango da hizkuntza gal ez dadin.

Erakusketa fisikoa eta birtuala da Badu, Bada. Espazioa etengabe aldatzen da, eta euskararen inguruko hausnarketak eta eztabaidak sortuko zaizkie ikusleei 10 guneetan zehar egindako bidean.

Otsailera bitarte

Azaroaren 16an zabaldu zuten, eta otsailaren 17ra bitarte ikusgai izango da Donostiako San Telmo museoan. Gaztetxoek ere hasi dituzte, gainera, bisita gidatuak.

Sarrerak 3 euro balio ditu, eta astearteetan doakoa da bisita. Dena den, guk hamar sarrera bikoitz zozkatzen ditugu asteburuan, patxada ederrean, norbaitekin joan eta erakusketaz goza dezazun. Sartu hemen eta eman izena. Zorte on!