Badator Zé PREMIKIN!

Badator Zé PREMIKIN! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-ze-premikin/@@download/image/ze-premikin_1396340955.jpg
2014/04/01
berria
Apirilaren 16an egingo dute Donostiako, Le Bukowski Klubak antolatuta, Zé PREMIKIN! musika jaialdiaren hirugarren edizioa, eta bezain arrakastatsua izateko, bertako eta atzerriko talde interesgarriak igoko dira Gazteszenako agertokira.


2011n jaio zen Zè PREMIKIN musika jaialdia, Le Bukowski Klubaren hiru hamarkaden ibilbidearen adierazgarri izateko helburuarekin. Edizio bakoitzak, hala ere, xede berezia izan du eta aurtengoa, antolatzaileen arabera, XX. mendean rockak eta musika herrikoiak izan duen ibilbidearen errepasoa egitea izango da.

Horretarako, apirilaren 16ko hitzordurako, moda guztietatik ihesi, zuzeneko rock and rollik zitalena eta klubeko DJ hoberenak aukeratu dituzte egitarau interesgarria osatuz.

Berezitasun gisa, Mamba Beat bizkaitarrek Kartwerk, Depeche Mode, Soft Cell eta gisa honetako pop talde elektrikoen bertsioen kontzertua emango dute eta Berako Borrokan taldeak Zuak lan berria aurkeztuko du eta hauetaz aparte, Bilboko Rat-Zinger, Dead Bronco eta Soul Gestapo, Errusiako eta AEBetako musikariek osatzen duten Jancee Pornick Casino, Frantziako Rouille taldea, Señor No donostiarrak eta Rat-Zinger bilbotarrak nagusituko dira.

Gaua behar bezala amaitzeko, azkenik, Makala eta We Love Dolce Vita musika jartzaileak ariko dira buru-belarri.