Badator Unicon 18 Munduko Monoziklo txapelketa

Badator Unicon 18 Munduko Monoziklo txapelketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-unicon-18-munduko-monoziklo-txapelketa/@@download/image/unicon18-10-800_1469705063.jpg
2016/07/22
berria

Donostiak, Unicon Munduko Monoziklo TxapelketarenXVIII. edizioa egingo du uztailaren 27tik abuztuaren 7ra bitartean.Anoetak 41 herrialdetako 2.500 monoziklista bilduko ditu, tartean munduko espezialistaonenak.

 

New Yorken, Tokioren, Quebecen, Minnesotaren, Beijingen,Copenhangenen, Wellingtonen edo-eta Montrealen lekukoa hartuko du Donostiak.Hala, hamabi egunez, Donostiako Anoeta kirolgunea gurpil bakarreko kirolarientopagune izango da, Unicomen eskutik.

 

Kirol-guneaz haratago, hirian barrena erejokatuko dira zenbait modalitate, esate baterako, Ulian mendiko probetan edo42km errepideko lasterketan. Donostiarrek, eta udako oporrak gure arterapasatzera etorriko diren bisitariek, monozikloaren diziplina ikusgarriezgozatzeko aukera izango dute: freestyle, X-Style, triala, maratoia, hockeya, saskibaloia edo-eta Trac Racing-a.