Badator Musikualdia Urretxura

Badator Musikualdia Urretxura https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-musikualdia-urretxura/@@download/image/musikaske_1387477875.jpg
2013/12/19
berria
Badator Musikualdia Urretxura
Datozen egunetan musikaz bustiko da Urretxu. Pasa den asteburuan –abenduak 20 eta 21–, Urretxuko Probalekuan nagusitu zen Musikaske jaialdia eta datorren asteazkenetik larunbatera bitarte, aldiz Musikualdia kontzertu-zikloaren txanda izango da.


Abenduaren 20an eta 21ean The Nerobabies, Niña Coyote eta Chico Tornado, One Way, The Northagirres, Drop, Hil baino lehen, Inoren ero Ni, Tutan Come On eta Norman taldeak nagusitu baziren Musikaske jaialdian, aste honetan, abenduaren 25etik 28ra, Urretxuko gaztetxeak antolatzen duen Musikualdiak hartuko du Urretxu.

Egun bakoitzeko kontzertu bana antolatu dute eta Marramiau taldeak estreinatuko du abenduaren 25ean egitaraua. Ostegunean, bigarren hitzorduan Iturria eta Peru nagusituko dira eta ostiralean, aldiz, Mikel Uraken eta Azkaiter Pelox igoko dira agertokira. Hiru egunez luzatuko den egitaraua, azkenik, Oraindik eta Purple Explosive Jackets taldeek itxiko dute abenduaren 28an. Kontzertu guztiak 22:30etan hasiko dira eta KKinzona irrati librean emitituko dituzte.