Badator Loraldia Festibala!

Badator Loraldia Festibala! Zazpigarrenez Bilbo euskal kulturaren plaza bilakatuko da martxoaren 9tik 28ra bitarte. Edizio honetako leloa" Sormenari zor" izango da eta 19 egunetan diziplina artistiko guztiak, ekoizpen berriak eta estreinaldiak aurkeztuko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-loraldia-festibala/@@download/image/Loraldia kartela.png
2021/03/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zazpigarrenez Bilbo euskal kulturaren plaza bilakatuko da martxoaren 9tik 28ra bitarte. Edizio honetako leloa" Sormenari zor" izango da eta 19 egunetan diziplina artistiko guztiak, ekoizpen berriak eta estreinaldiak aurkeztuko dira.
Badator Loraldia Festibala!

Edizio honetan euskal sortzaile gazteak nabarmendu nahi izan dituzte, baita emakumeak oholtza gainean behar luketen lekua aldarrikatu ere eta honekin, memorian sakontzeaz gain publiko gaztearengana ere iritsi nahi da iturri zaharren erreferentetatik abiatuta proposamen berritzaileak plazaratuz. Izan ere, Loraldia jaialdiaren edizio honek euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola: Xabier Lete, Joseba Sarrionandia eta Agustin Xaho.

Horrez gain, aurtengo edizioak ahotsa emango die sortzaile gazte askori, baita hainbat emakumeri ere: Idoia Asurmendi, Olatz Salvador, Ainhoa Urgoitia, Garazi Etxaburu eta hau guztia gutxi balitz Zetak musika taldea ere bertan izango da. Esan gabe doa, musikaz gaindi beste hainbat diziplina ere uztartuko direla jaialdian: dantza, bertsoa, txalaparte, klakea... Aurtengo edizioak, gainera, berritasun batzuk ditu: kabareta, rol jokoak, autogida... Izan ere, Loraldia indarberritua dator garai aldrebes hauetan, eta sormenari eskainiko dio plaza. 
Zazpigarrenez, hamaika sortzaile-lan plazaratuko ditu Loraldiak, eta aretoak beteko dira egoerak eskatzen dituen zaintzak errespetatuz.

Esperientzia digitala 
Osasun krisia dela eta, jaialdiko ikuskizunak mugatuta daude. Hori dela eta, ohiko zuzeneko ikuskizunez gain, esperientzia digitala eskainiko du jaialdiak. Teknologiari esker mundura jalgiko da Loraldia. Esperientzia digital honetan, ekitaldiak ikusi eta gozatu ahal izango dira Loraldiaren atariaren bitartez eta EITB web orrialdetan. Hortaz, mundu osoaren eskura egongo da gure kultura. 

Egitarau anitz eta zabala ikusteko sakatu hemen.