Badator GazteGehitu festa!

Badator GazteGehitu festa! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-gaztegehitu-festa/@@download/image/20094295745Gehitu_festa.jpg
2012/12/13
berria
Badator GazteGehitu festa!
Gehitu elkarteko (Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen elkartea) gazteenek festa itzela antolatu dute maiatzaren 8rako: Heaven & Hell. Donostiako Bataplan diskotekan izango da eta GAZTEZULOk lau sarrera zozkatuko ditu. 

Gehitu elkarteko gazteen festak denetarik izango du: Ikuskizunak, pintxoak, musika, dantza, prebentzio postua, giro atsegina… eta baita hainbat ezusteko ere. Donostiako Bataplan diskotekan ospatuko den jaialdiari 23:30ean emango zaio hasiera. Sarrerak Gehituk Donostiako Arrasate kalean duen egoitzan edo Biarritzko LGP egoitzan eskuratu daitezke 12 euroren truke. Aldez aurretik erosteko aukerarik izan ez dutenek diskotekaren sarreran bertan eskuratu ahal izango dituzte 15 euroko prezioan. Sarrera bakoitzarekin kontsumizio bat doan eskuratu ahal izango da.
4 sarrera opari
GAZTEZULOk Gehituk eskainitako lau sarrera (bi bikoitz) zozkatuko ditu izena ematen dutenen artean. Maiatzaren 7a izango da parte hartzeko azken eguna eta egun berean jakinaraziko dugu irabazleak nortzuk diren. Parte hartzeko bidali mezua, izen abizenak eta telefonoa jarrita, gaztezulo@gaztezulo.com helbidera. Bizkor ibili!