Badator Feministaldia

Badator Feministaldia Hilaren 14an hasiko da jaialdia, Donostian, eta abenduaren 19an bukatuko da. Tartean, askotariko hitzaldiak, irakurketak eta solasaldiak izango dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2020/12/10
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hilaren 14an hasiko da jaialdia, Donostian, eta abenduaren 19an bukatuko da. Tartean, askotariko hitzaldiak, irakurketak eta solasaldiak izango dira, besteak beste.

Datorren astean hasiko da Donostiako XV. Feministaldia, kultura feministaren jaialdia; astelehenean, hilaren 14an hasiko da jaialdia, eta abenduaren 19an bukatuko da. Tartean, askotariko hitzaldiak, irakurketak eta solasaldiak izango dira, besteak beste.

Abenduaren 14ko estreinaldia 16:30-20:00etan izango da, Terraformaziorako poltsak zientzia fikzio eta kontakizunen lantegiarekin.
HELEN TORRES, soziologoa, hezitzailea, itzultzailea eta aktibista feminista izango da gidaria.

Gainera, Ursula K. Le Guin eta Donna Harawayrekin soka irudietara jolastuko dute, poltsa bat egin eta heroiaren kontakizuna hazi diren kontakizunekin deseraikiz, beste mundu batzuk ereiteko. Telazko poltsa eramatea gomendatzen dute, eta hari, soka eta orratzak ongi etorriak izango dira.

Aldi berean, 16:30-20:00etan, Zentzudunagoak diren munduak irudikatzeko irrati lantegia eskainiko du CONSONNI, argitaletxeak. Elkarrekin pentsatu eta irudikatzeko irrati lantegi bat izango da. Irratian esperientzia ez da beharrezkoa, gogoak edukitzea baizik. Birtualki lan egingo dute (eta baita presentzialki ere, ahal den heinean), eta lantegiak radioshow edo podcast forma hartuko du.

Egitaraua PDFn // Programa en PDF

Jaialdiko hitzaldietara joateko, Feministaldiaren webgunean eman behar da izena, eta lekurik gabe geldituz gero, jaialdiak jakinarazi du itxaron zerrenda dutela; beraz, plaza duen norbaitek joaterik izango ez balu, itxaron zerrendakoak joango lirateke.