Badator Emusik Jaialdia!

Badator Emusik Jaialdia! Ostegunetik larunbatera bitarte egingo dute Donostian; animatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-emusik-jaialdia/@@download/image/Liggend_AtTheWatergateFestival_c_GREYD!_concept_ontwerp_en_Laura_Keizer_Fotografie.jpg
2018/05/03
berria
Ostegunetik larunbatera bitarte egingo dute Donostian; animatu!
Badator Emusik Jaialdia!

Donostiak At The Watergate Europako Musikari Gazteen Jaialdia egin zuen duela bi urte; aurten Herbehereta Sneek hirian egingo dute jaialdia, eta 2016an egindako Emusik festa berreskuratzeko asmoarekin, hirian ere hiru eguneko egitaraua prestatu dute. Ostegunean hasi eta larunbatera bitarte beraz, musikak kaleak hartuko ditu.

Hilaren 3an, jaialdiari hasiera emango diote Antzoki Zaharrean. Donostiako Kameratak eta Azkoitiko Bizkargi Abesbatzak emanaldia eskainiko dute 19:00etan.

Hilaren 4an, berriz, Blas de Otero plazan egingo dute festa 17:00etatik aurrera. Trikitilariak, gitarra taldea, Atotxako flautistak, Banda txiki eta gaztea, Orkestra gaztea eta Konboak ikusi ahal izango dira bertan. Azkenik, apirilaren 5ean eta leku berean, egitarau are zabalagoa eskainiko dute 16:30ean hasita; euskal dantzak, dantza garaikide eta klasikoa, txistulariak, Klarinete ensenble txikia, orkestra txikia, banda heldua eta Juanan konboa eta eskolako Big Band taldea.

Jaialdian zehar Emusik 2018 Argazki Rally lehiaketa egingo dute.