Badator Crossover Telesailen Jaialdiko laugarren edizioa!

Badator Crossover Telesailen Jaialdiko laugarren edizioa! Laugarren edizioa ospatuko dute Donostian, apirilaren 19a eta 24a bitartean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-crossover-telesailen-jaialdia-1/@@download/image/Eyw88ToW8AUT2Yo.jpg
2021/04/12

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Laugarren edizioa ospatuko dute Donostian, apirilaren 19a eta 24a bitartean.
Badator Crossover Telesailen Jaialdiko laugarren edizioa!

CROSSOVER telesailen kulturari eskainitako jaialdia da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatu eta Kultur Factory kultur agentziaren laguntzarekin antolatuta.  Hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatzen da telesailetara, betiere ikusle zabalarengan pentsatuz, eta dibertsioa eta eztabaida uztartuz, telebista sorkuntza eta kultur kritikaren alorretako gonbidatu nabarmenen eskutik.

Jaialdiaren laugarren edizio honetan, besteak beste, paisaiak genero beltzan duen eragina, geure munduaren kolapsoa erretratatzen duten telesailen olatua, entzuteko diren serieen loraldia edota euskal ikus-entzunezkoak bizi duen momentu gozoaren arrazoiak aztertuko dira.

Informazio guztia: crossoverseriesfestival.com