Badator Black & Basque festibala

Badator Black & Basque festibala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-black-amp-basque-festibala/@@download/image/angelique_1377587754.jpg
2013/08/26
berria
Irailaren 6tik 8ra bitarte egingo dute Baionan Black & Basque musika jaialdiaren hirugarren edizioa. Jaialdiaren hiru egunetako egitaraua itxi dute dagoeneko antolatzaileek eta, ordaindu beharreko emanaldietaz haratago, doako hitzorduak ere azpimarratu dituzte.


Ostiralean –irailak 6– hasiko da arratsaldeko 19:30etan Black & Basque jaialdia, Angélique Kidjo, aurtengo edizioko amabitxiaren eskutik. Ondoren, Bal2vieux de Guéthary INternational Tourren txanda izango da.

Jaialdiaren bigarren hitzordua, berriz, irailaren 7an izango da, 17:45etatik aurrera. The Afrorockerz, Versus, Melissa Laveaux, Kassav, Dafuniks eta Black&Basque; Big Band taldeak ariko dira zuzenean.

Irailaren 8an 17:00 etatik 23etara Angélique Kidjo eta Bayonne Cote Basque orkestra regionala, 2zio, Kalakan + Stonnie Boys, Oxmo Puccino eta Fanga igoko dira agertokira.

Sarrerak:
Dagoeneko salgai daude Black & Basque jaialdirako sarrerak. Irailaren 6ko hitzordua izango da merkeena eta 10 eurotan eskuratu daiteke. Irailaren 7an eta 8an, berriz, 20 euro ordaoindu beharko ditu bertaratu nahi duen guztiak, langabetuek salbu, hauek 17 eurotan erosi ahal izango dute sarrera. Hiru egunetarako bonoa ere salgai jarri da 40 eurotan baina, adi! GAZTEZULOn hiru egunetarako bono bikoitza dugu irakurleen artean zozkatzeko. Aukera hau galdu nahi ez baduzu, ibili bizkor eta eman izena!

Ordaindu beharreko ekitaldiez haratago, hala ere, Afrikako Arte Primitiboa & Euskal Arte Garaikidea, Philippe Guionien argazki erakusketa eta P. Etxeberria eta P. Laskarairen 15 ans en face de ma maison de retraite argazki eta bideo soinu erakusketa izango dira ikusgai Carré Bonnaten, abuztuaren 30etik irailaren 18ra bitarte.