Badator BasqueDokFestivala, argazkilaritza dokumentaleko jaialdia

Badator BasqueDokFestivala, argazkilaritza dokumentaleko jaialdia Ekainaren 21etik 23ra, Bilbon! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-basquedokfestivala-argazkilaritza-dokumentaleko-jaialdia/@@download/image/BasqueDok__content.JPG
2019/06/20

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ekainaren 21etik 23ra, Bilbon!
Badator BasqueDokFestivala, argazkilaritza dokumentaleko jaialdia

Bihar hasiko da BasqueDokFestivala argazkilaritza dokumentaleko jaialdiaren bigarren edizioa. Bertan izango dira gonbidatu gisa Daro Sulakauri, Martín Weber, Darcy Padilla, Lua Ribeira, Mikel Ayestaran eta Cristóbal Hara; azken honek, gainera, BasqueDok saria jasoko du. 

Begira horiek konferentzia eta tailer praktikoen bidez ezagutaraziko dituzte, eta parte hartzaileak argazkilaritza dokumentalaren inguruko hausnarketara eta eztabaidara gonbidatu, bere garapenaz eta erronka berriez hitz egiteko, teknologia berrien etorrerarekin duen etorkizunaz jarduteko.

EHU/UPVko Gizarte eta Komunikazio ZIENTZIEN Fakultateak eta Blackkamera Argazkigintza dokumentaleko Eskolak antolatutako jaialdia da. Blackkamera Argazkingintza Eskolak urteetako esperientzia dauka eta ibilbide sendoa ez bakarrik argazki hezkuntzan baita nazioartean aitortza duten argazkilari  dokumentalistekin Ekitaldi, Masterclass eta Tailerrak antolatzen ere. Horrela, Fakultatearen eta Blackkameraren arteko elkarlanak BasqueDokFestivalak adierazgarritasun handiagoa hartzea dakar.

BDF 2019, beste behin ere, argazkilaritza dokumentalaren balio eta hizkuntza berriak nabarmentzeko tokia izango da. Jarraian duzue jaialdiaren egitaraua.