Badator Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XVII. Jaialdia

Badator Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XVII. Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-arrigorriagako-clown-eta-pailazoen-xvii-jaialdia/@@download/image/2012585335ARRIGO2012-kartela_azala.jpg
2012/12/13
berria
Badator Arrigorriagako Clown eta Pailazoen XVII. Jaialdia
Datorren ostiraletik igandera bitarte, maiatzaren 11tik 13ra, antolatu dute Arrigorriagako XVII. Clown eta Pailazo Jaialdia. Guztira hamabost konpainiak parte hartuko dute eta Nola Rae clown australiarrak ikastaroa gidatuko du.


'Exit-Napoleón' ikuskizunaz aparte, Cronopia, Marcel Gros, Toni Albà, Niño Costrini, Ganso & Cía eta Jam artistekin batera, Bowjangles, Circ Hula, Circ Menut, Elegants, Hortzmuga, a Güasa, Lusco e Fusco eta PTV Clowns ere izango dira.
Ekitaldiak ostiralean –maiatzak 11– hasiko dira, Circ Menut ikastaroarekin eta 'Zirku-eskola ibiltiaria' nagusituko da. Ekitaldi gehienak Udaletxe Plazan izango dira, baina baita kiroldegian, Lombo Aretoan eta Joan XXIII.aren plazan ere. Euria eginez gero emanaldi guztiak kiroldegian izango dira.

Egitaraua



Ostirala, maiatzak 11:
Ikastaroa: Circ Menut 'Zirku-eskola ibiltaria'
Circ Hula
18:00etan Udaletxe plazan
Jam 'Minute'
19:00tan Udaletxe Plazan
Toni Albá 'Audiencia iReal'
20:30etan Lombo Aretoan (4 euro)

Larunbata, maiatzak 12:
P.T.V Clown 'Enamorirse
12:00etan Kiroldegian
Hortzmuga 'Libertia'
19:30etan Udaletxe Plazan
Compañía Cronopia Contorsiones 'Maromas'
18:00etatik 18:45etara Udaletxe Plazan
Niño Costrini 'Humanus Cómicus'
19:00etan Udaletxe Plazan
Elegants 'Cabaret Elegance'
20:00etan Joan XXIII.aren Plazan
Nola Rae 'Exit Napoleón'
21:15etan Lonbo Aretoan (4 euro)

Igandea, maiatzak 13:
Ganso & Cía 'Erdipurdikoa', 'Media Pelo'
11:30etan Kiroldegian
La Guasa 'Ni contigo ni sin tí'
12:30etan Udaletxe Plazan
Bowjangles 'Hari laukotea'
13:30etan Udaletxe Plazan
Lusco e Fusco 'Encontras'
17:30etan Joan XXIII.aren Plazan
Compañía Cronopia Contorsiones 'Maromas'
18.30etan Udaletxe Plazan
Bowjangles 'Hari laukotea'
19:15etan
Marcel Gros 'La gran A… ventura'
20:30etan Kiroldegian