Badator "Argazkiez blai!" lehiaketaren VI. edizioa

Badator "Argazkiez blai!" lehiaketaren VI. edizioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-argazkiez-blai-lehiaketaren-vi-edizioa/@@download/image/201210316500argazkiez_blai.jpg
2012/12/13
berria
Badator "Argazkiez blai!" lehiaketaren VI. edizioa
Oiartzungo Udalak antolatutako argazki lehiaketa, orain arte, eskualdeko gazteei zuzendurik egon da; aurtengoan, baina, laugarren edizioa dute, eta ekimena lurralde osora zabaltzea erabaki dute argazki onenaren bila. Beraz, 29 urte arteko gazte gipuzkoarrek parte hartu ahal izango dute 'Argazkiez blai' lehiaketan, bi kategoriatan banaturik.

Denetariko argazkiak, edozer irudikatzen dutenak, aurkeztu daitezke Argazkiez Blai lehiaketara, nahiz eta muntaiak ez dituzte onartuko. Azaroaren 1etik aurrera eta hilabetea amaitu arte, nork bere argazkiak igo ahal izango bereziki prestatutako plataformara, gehienez ere hiru.

Argazkiak jpg formatuan aurkeztu behar dira, eta gutxienez 500 kb-ekoak eta gehienez 3 Mb-eko pisudunak izan behar dute.

Sari ugari

Epea amaitutakoan, hilaren 30ean, udaleko ordezkariek eta argazkilaritzako adituek ostatutako epaimahaiak erabakiko du zeintzuk diren irudirik onenak. Parte hartzaileak bi kategoriatan banatuko dituzte: 12 eta 17 urte bitartekoak, Nerabeak, eta 18 eta 29 urte bitartekoak, Gazteak.

Lehen sariak 300 eta 600 eurotakoak izango dira, hurrenez hurren, kategoria bakoitzean. Baina bigarren eta hirugarrenak ere banatuko dituzte. Beraz, animatu eta bidali zure argazkiak!