Badator Araba Euskaraz 2013

Badator Araba Euskaraz 2013 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/badator-araba-euskaraz-2013/@@download/image/araba_euskaraz__1370852815.jpg
2013/06/10
berria
Datorren igandean –ekainak 16– Arabako ikastolen aldeko festa egingo dute Amurrion. Bastidako ikastolak iaz Aresketa ikastolari pasa zion lekukoa eta 'Mihian kili-kili, euskaraz ibili' lelopean XXXI. edizioa prest du dagoeneko Araba Euskarazek.

Urtero bezala, adin guztietarako egitaraua prest da Arabako ikastolen aldeko festan, eta hitzordu guztiak lau guneko ibilbidean antolatu ditu aurtengo antolatzaileak, Amurrioko Aresketa ikastolak.

Ikuskizunen artean, Gozategi, Izargi, Izate Faltsua, ETS, Hesian eta Ohian Vegaren emanaldiak izango dira, eta ibilbidea goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00ak bitarte izango da zabalik.

Euskal Herriko Ikastolen baitan 500 ikasle baino gehiago ditu gaur egun Amurrioko Aresketa Ikastolak. 36 urte beteko ditu aurten eta euskararen erabileraren sustapena eta ikastolak dituen leku arazoak konpontzea ditu helburu nagusiak.

Egitaraua:


1. GUNEA / PARKEA:
10:00-18:00 Yunpia, Produktuak, Behia, Ludoteka, Mintzanet, Karpa
11:30: Albdats
13:00 Ostara
14:00 Bazkarian: Erramun N.
14:30 Iñaki Plaza + E. Band
16:15 Gozategi
18:00-19:15 Izargi

2. GUNEA / PLAZA
10:00-14:00 Kalaka + Zurezko jokoak
10:00 (Frontoian) Arabako Herrien arteko Txapelketaren Finala
12:00 Abesbatza
12:00 Ginkana –hasiera Xibaren eskutik–
12:30 Bertsolariak
14:00 Tabarra Fanfarrea + Eusko Label produktuak

3. GUNEA / IRRIEN LAGUNAK
10:00-18:00 Puzgariak, txokoak, eta globo aerostatikoa
10:30 Irrien lagunekin kanta eta dantza!
11:30 Laguntza txakurren erakustaldia
12:00 'Laguntasunaren sekretuak!' ikuskizuna
14:00-15:00 Buruhaundiak
14:00-15:30 Paraxuta jolasak eta gaigabezia
15:00-16:00 Jolas dinamizazioa
16:00 Apar festa
17:00 Ane eta Piratak! dantzaldia

4. GUNEA / GAZTEAK
11:30 Izate Faltsua
12:00 ETS
14:15 Mandoilek
16:00 Hesian
17:30-18:30 Oihan Vega