Badakizu zenbat denbora duzun WhatsApp bat ezabatzeko?

WhatsAppen erabiltzaileek gehien eskatutako aukera zen mezuak borratu eta akatsak zuzentzeko aukera eskaintzea; aukera hau duela gutxi jarri zuten martxan, baina bi baldintza jarri zituen: hartzaileari mezu bat ezabatu dela adierazten zaio, eta bidalitako mezua ezabatzeko zazpi minutuko margena eskaintzen zuten. Orain, damutzeko denbora luzatu du app-ak; aurrerantzean, ordubete eta zortzi minutu izango ditugu.
Aplikazioak ez du azalpenik eman aldaketa berriaren inguruan; horrekin batera, ez du adierazi zergatik luzatu duen ordubete eta zortzi minutura; margena zabaldu arren, gainera, Telegramek eskaintzen dituen 48 orduetatik urrun gelditu dira oraindik. Dena den, mezuak akatsekin edota okerreko hartzaileari bidaltzen dituzuenontzat albiste ona da!