Badakizu WhatsApp programatzen?
App honekin, argazkiak eta testua aurretik prestatuta utzi dezakezu; onena? Ez duzu telefonoa erabili beharko!

Seeby Scheduler izena du, eta Android sistemarako sortu dute. Play Storen aurkitu dezakezu, eta WhatsApp mezuak programatzekoa aukera eskaintzen dizu edozein ordu edo egunetan. Abantaila ederra, ezta?
Behin deskargatuta, beste app bat deskargatu beharko duzu, Messenger API izenekoa; aplikazio honek zubi lana egingo du Seebye Scheduler eta WhatsApp artean.
Guzti hau ordenagailutik egin dezakezu, mugikorra erabili gabe; hala, hemendik aurrera, zure mezuak antolatzeko aukera duzu. Zeren zain zaude probatzeko?