BAD: Antzerkiaren jai handia Bilbon

BAD: Antzerkiaren jai handia Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bad-antzerkiaren-jai-handia-bilbon/@@download/image/maxresdefault_1476875956.jpg
2016/10/19
berria

Badator Bilboko Udalak antolatutako BADantzerkiaren jaialdia; urriaren 20tik 29ra, hogei konpainien lanak ikusgaiizango dira, eta hainbat estreinaldi eskainiko dituzte.

 

Bilboko Udalak antolatutako jaialdiaurriaren 20an hasi eta 29ra arte luzatuko da, jada ohikoak diren BilbaoArte, LaFuNdicIOn edo Bilborock eszenatokietan, eta aurten Guggenheim museokoauditorioa, Campos Antzokia edo Pabellón 6 ere gehituko zaizkie.

 

BADek hogei konpainia ingururen azken lanakekarriko ditu Bilbora, horien artean Estatuko hamar estreinaldi eta Euskadinlehen aldiz ikusi ahal izango diren beste hiru lan.

 

Horrez gain, programazioak Bilboko etaGasteizko Udalek ekoiztu duten "Lurrak" euskal zirku garaikide ikuskizunarenaretorako bertsioaren aurre-estreinaldia ere jasoko du, urriaren 28an, CamposAntzokiaren auditorio nagusian.

 

Euskal sorkuntza berriaren eta nazioartekokonpainien presentzia azpimarragarriaren arteko programazio orekatua izango daBilboko Udalak antolatzen duen BADen, Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiarenhurrengo edizioaren ezaugarri nagusia. Hilabete honetako 20tik 29ra, dagoenekoohikoak diren La FuNdicIOn, BilbaoArte edo Bilborock eszenatokiez gain, aurten,ikus-entzule gehiago hartzeko ahalmena duten beste areto batzuk ere egongodira, Guggeheim museoko auditorioa edo Campos Antzokia, eta baita gure hirianerreferentzia eszenikoa den zentro berrietako bat ere, Pabellón 6.

 

BADen edizio berri horretan egongo diren hogeikonpainia ingurutik ia erdia euskal eszena garaikidean sar daitezkeen artistakdira. Horrela, beste batzuen artean, euren lanak aurkeztuko dituzte Ertza,Mugmus Laborategia, Khea Ziater edo Igor & Moreno konpainiek, azken horiekErresuma Batuan bizi dira eta "A room for all our tomorrows" lana Estatuanestreinatuko dute. MAuMAren "KT-83" site specific dantza pieza erabatekoestreinaldia izango da, eta BADek, Adrian Schvarzsteinek zuzendu duen etaBilboko eta Gasteizko udalek ekoiztu duten  "Lurrak" euskal zirku garaikide ikuskizunaren aretorako bertsioarenaurre-estreinaldia ere jasoko du.

 

Guztira, programazioak Estatu mailako hiruestreinaldi eta Euskadin lehen aldiz ikusiko diren hamar ikuskizun jasoko ditu,eta baita beste jaialdi batzuekin egin diren zenbait elkarlan eta sorkuntzaeszenikoari laguntzeko ekimenak ere. Izan ere, beste urte batez, BADeksorkuntzaren aldeko apustu garrantzitsua egin du, Janet Novas, –FestivalEscenas do Cambio Jaialdiarekin lankidetzan–, edo Txalo Toloza –AnticTeatrerekin eta Terrasako TNT Joera Berriak jaialdiarekin lankidetzan– bezalakoartistekin batera egindako zenbait ekoizpenez gain. Horrez gain, BADek, Ertzaeuskal dantza konpainiaren azken pieza den "Hariak" ikuskizunaren ekoizpeneanere hartu du parte.

 

Proposamenen artean nazioarteko zenbait figuraazpimarratu behar dira, Volmir Cordeiro dantzari eta koreografoa, Lagartijastiradas al sol mexikarrak edo Taoufiq Izzeddiou eta  Matija Ferlin. Azken bi horiek euren azken dantza lanakestreinatuko dituzte Estatuan. Estatu mailatik azpimarratzekoak dira flamenkoaninspiratutako bere azken duoa, "UnDosTresUnDos", ekarriko duen Albert Quesadakoreografo katalana –Circula 2016 Saria–. Lan horrekin Veneziako azkenBiurtekoan hartu zuen parte.

 

 

 

ZIRKU GARAIKIDEA

 

Euskal zigilua duten proposamenen artean,BADen hurrengo ediziorako programazioak, Bilboko eta Gasteizko Udalek ekoiztuduten "Lurrak" euskal zirku garaikide ikuskizunaren aretorako bertsioarenaurre-estreinaldia jasoko du, URRIAREN 28an, Campos Antzokian. AdrianSchvarzsteinek zuzendutako ikuskizunaren kaleko bertsioa ekainean estreinatuzen Kaldearten, eta joan den ekainaren 27an Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia- Bilboko Kalealdia inauguratu zuen. 

 

Euskal kulturan sustraitutako zirku garaikideikuskizun gisa ulertzen den ikuskizun horretan, bost antzezle eta lau musikariizango dira bere dimentsioa eta tipologia direla eta euskal eszena garaikideanaurrekaririk ez duen ikuskizuna eszenaratuko dutenak. Interpretazio taldekoartistak Ortzi Akosta, Izaskun Agirresarobe, Gaizka Chamizo eta Marc Muñozek etaNuria Puigek osatzen duten bikotea dira. Musikariei dagokienez, Mikel HernándezUrrutia eta Anai Gambra txalapartari nafarrek, Unai Laso Santurtzikotrikitilariak eta Roberto Castrok, hori ere santurtziarra, eta alboka, gaitabizkaitarra eta galiziarra, zenbait txirula, harmonika, ukelelea, gitarra etamandolina, panderoa, kanabera edo tarrañuelak jotzen dituenak, osatzen dutetaldea.

 

PROFESIONALENTZAT

 

Ohikoa denez, jaialdiak irauten duen egunetanarte eszenikoetako profesionalei zuzendutako zenbait jarduera berezi egingodira. Horrela, Albert Quesadak dantza profesionalei eta ikasleei zuzendutakotailerra eskainiko du igandean, urriaren 23an, La FuNdicIOn aretoan, eguerdiko12:00etatik 14:00etara (10 euro). Tailer horren helburua erabiltzen dugunmusikari eta inprobisatutako dantzan sortutako erritmoari buruzko kontzientziahartzea eta garatzea izango da, dantzaren forma anitzen bitartez: bakarkakoak,bikoteak, hirukoteak, etab… eta jolasen eta mugimendu partituren bidez,elkarrekin jolastuz eta dantza eginez.

 

BADen barruan beste tailer bat ere egongo da,Dantzertin, Euskadiko Arte dramatiko eta dantza Goi Mailako Eskolan. Bertan,Igorrek & Morenok, bakoitza norbanako gisa abiatuz eta gure gertukoingurunea hedatuz, aldaketa soziala gure eguneroko bizitzako esku-hartzekoreografien bitartez has daitekeela aztertuko dute. Daily Dances horretan,koreografia, adierazteko tresna gisa proposatzeaz gain, gizarte ekintzakotresna gisa ere proposatzen da.

 

Horrez gain, aurreko edizioetan bezala,topaketa bat antolatu da ADEE - Euskal Herriko Dantza ProfesionalenElkartearekin lankidetzan. Aurten Kataluniako Dantza Profesionalen Elkarteaizango da gonbidatua, urriaren 24an. Prestakuntzaren alorra, sortzen ari direnteknologia berriei eta bideoak eszena garaikidean betetzen duen lekuariburuzkoak izango dira. Arte eszenikoetako Bilboko eta Santanderrekoprofesionalei zuzenduta egongo dira batez ere, bi hiriek 2012tik indarreanduten kultur lankidetzarako hitzarmenaren barruan.

 

Jaialdirako sarrerek 10 euroko prezioa izango dute txarteldegian –8 euro aurretik erosiz gerowww.badbilbao.eus helbidean eta jaialdiko bulegoan– eta hiru edo hamarsarrerako bonoak ere jarriko dira salgai, 20 eta 50 eurotan, hurrenez hurren.Ohikoa denez, BADen informazio bulegoa Errekalde Aretoan egongo da, etaurriaren 13an zabalduko ditu ateak.