“Back to mine”

“Back to mine” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/back-to-mine/@@download/image/10p12-1.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Everything but the girl
10.zenbakia
“Back to mine”
1999ko "Temperamental" disko ederraren ondorengoa prestatzen duten bitartean, Ben Watt eta Tracey Thorn ingelesek zenbait nahasketa ariketa biltzen dituen lana plazaratu dute. Beth Orton-en "Stars all seem to weep" eta The Roots Philadelphiarren "Silent treatment" kantuak dira, besteak beste, euren eskuetan Chill-out ukitua areagotzen dutenak. Astero-astero Londresko Lazy Dog izeneko kluba izaten da EBTG-en DJ lanen lekuko, ez dira, beraz, atzo goizekoak honelako eginkizunetan. Lanik finena Amanda Project taldearen "Cascades of colour" abestiaren erremixan egin dute.