Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko epea zabaldu dute

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko epea zabaldu dute Apirilaren 25era bitarte aurkez daitezke proiektuak eta aukeratuak udazkeneko topaketetan taularatuko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azpeitiko-euskal-antzerki-topaketetarako-proiektuak-aurkezteko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/8d25a0f56e6ec399eed436947a6c3bae_XL.jpg
2023/03/20
Apirilaren 25era bitarte aurkez daitezke proiektuak eta aukeratuak udazkeneko topaketetan taularatuko dira.
Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko epea zabaldu dute

41 Euskal Antzerki Topaketak azaroan egingo dituzte Azpeitian eta bertan parte hartu nahi duten antzerki taldeek beren proiektuak aurkez ditzakete apirilaren 25era bitarte. Deialdian parte hartzeko, nahitaezkoa izango da Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlan berria euskaraz izatea.

Izena ematerakoan, antzerki obraren aurkezpena, sinopsia, fitxa teknikoa zein artistikoa eta material grafikoa aurkeztu beharko dira. Eskaerak udaletxeko harreran, kultura bulegoan edota modu elektronikoan egingo beharko dira. Aukeratutako obrak Euskal Antzerki Topaketetan taularatuko dira, udazkenean.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako 943 157 068 telefonora deitu edo kultura@azpeitia.eus helbidera idazteko eskatu dute.