Azoka erraldoia…dirurik gabe

Azoka erraldoia…dirurik gabe https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azoka-erraldoiadirurik-gabe/@@download/image/201010201384biobookcrossing.jpg
2012/12/13
berria
Dirurik Gabeko Eguna egingo dute Bilboko Plaza Barrian, larunbatean. Hainbat taldek parte hartuko dute eta liburuak, arropa eta abar trukatzeko aukera izango da, eskua patrikara eraman gabe.



Esate baterako, bookcrossing delakoa izango da. Hau da, nahi duenak bere liburuak utzi eta beste batzuenak hartu ahal izango ditu.  Kukutza gaztetxeak arropa, tresnak, liburuak eta abar eramango ditu azokara.  Objektuak utzi eta beste batzuk hartu ahal izango dira, baina hori baino askoz gehiago izango da: Deshazkundeak birziklaje ikastaroak emango ditu, Agiantza Elkarteak eta Musutruk Ibarrekolandak sortu berri duten denbora bankuaz azalpenak emango dituzte eta Sirakusik ohialak margotzen irakatsiko du eta ADSIS fundazioak boluntariotzaren garrantzia zabalduko du lau haizetara.

Hona hemen Dirurik Gabeko Egunaren egitarau osoa:
 
11:00. Inaugurazioa txalaparta doinuekin.
12:30. Sambaskao batukada.
11:30. Zaramari Hiri Ekologikoa elkarteko kideek hitzaldiak emango dituzte.
13:00. Lanik gabe nola bizi izango du hizpide Julio Gisbertek.
14:00. Victoriano Cremer poesia elkarteak olerki emanaldia egingo du.
16:30. Truke azokak.
18:00. Debaldeko besarkadak. Kontzertua: Tunipanea & Amig@sek taldeak
18:30. Dj Set: Dj LLoque eta Ladies Massacre.