Azkena Rock Jaialdiaren edizio berezia egunotan

Azkena Rock Jaialdiaren edizio berezia egunotan Urriaren 3ra bitartean El Drogas, Carolina Durante, Kaotiko, Lendakaris Muertos , Loquillo eta M Clan izango dira, besteak beste, Gaur Liher taldearen emanaldia izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azkena-rock-jaialdiaren-edizio-berezia-egunotan/@@download/image/Liher-Galder-Izagirre.jpg
2021/09/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudi nagusia: Galder Izagirre 

Urriaren 3ra bitartean El Drogas, Carolina Durante, Kaotiko, Lendakaris Muertos , Loquillo eta M Clan izango dira, besteak beste, Gaur Liher taldearen emanaldia izango da.
Azkena Rock Jaialdiaren edizio berezia egunotan

Osasun egoerak betiko moldeko jaialdia egitea eragotzi badie ere, datorren urtean berreskuratuko dutena, Azkena Rock jaialdiaren edizio berezia antolatu dute egunotarako. Urriaren 3ra bitartean rock, punk edo rockabilly doinuek jantziko dute Gasteizko Iradier Arenako Kultura Bizia gunea.

Hogeita bat talde arituko dira guztira: Loquillo, El Drogas, M Clan, Carolina Durante, Los Enemigos, Los Zigarros, Lendakaris Muertos, Kaotiko, Johnny Burning, Biznaga, Ray Collins Hot Club, Liher, Los Estanques, The Soul Jacket, Ezpalak, The Lizards, Razkin, Micky & The Buzz, The Wax, Seda eta Puraposse.

Atzo abiatu zuten jaialdiaren edizio berezia Lendakaris Muertos  eta Ezpalak taldeen kontzertuarekin. Gaur, berriz, Los Enemigos eta Liher arituko dira. Datozen hiru egunetan, ostiraletik igandera, honako musikarien txanda izango da hurrenez hurren: El Drogas,  The Lizards, Carolina Durante, Biznaga, Johnny Burning eta The Soul Jacket. Gainerakoak irailaren 29tik urriaren 3ra egingo dituzte.

Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira eta zenbait emanalditarako sarrerak geratzen dira oraindik. Hemen eskura daitezke txartelak.

Datorren urteko jaialdia ekainean
Ohiko formatura itzuliko dira datorren urtean eta Azkena Rock Festival jaialdiaren 20. urteurreneko edizioa 2022ko ekainaren 16tik 18ra egingo dute. Honako musikari hauen parte-hartzea iragarri dute oraingoz: Patti Smith, Brian Wilson, The Offspring, Emmylou Harris, Social Distortion, Suzi Quatro, L7, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Marcus King, Black Mountain, Daniel Romano's Outfit, Reverend Horton Heat, Shooter Jennings, Chuck Prophet and the Mission Express, The Faithless eta Wicked Wizzard. Izen gehiagoren berri ere emango dutela jakinarazi dute. 

Datorren urteko jaialdirako sarrerak ere salgai daude. 2020 eta 2021erako erositako sarrerek balioko dutela azaldu dute antolatzaileek.