Azken txanpan da Surfilm Festibal

Azken txanpan da Surfilm Festibal https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azken-txanpan-da-surfilm-festibal/@@download/image/20106106565Surfilm.jpg
2012/12/13
berria
Azken txanpan da Surfilm Festibal
Ekainaren 4az geroztik olatuek eta surf taulek hartua dute Donostia. Kursaaleko terrazetan, Principe zinemetan, Antzoki Zaharrean eta Aquariumean surfaren mundua ardatz duten makina bat film luze eta film labur eman dituzte jada. Erakusketak eta dantza nahiz musika ikuskizunak ere antolatu dituzte, baina azken txanpa falta da oraindik! Ekainaren 13an amaituko da.


Filmei dagokionean, adibidez, hauek dira ostiraleko eta larunbat arratsaldeko emanaldiak:

Ekainaren 11n
17:00. Antzoki Zaharrean: Little Black Wheels (Zuz: Mick Waters. Australia. 2009).
17:00. Antzoki Zaharrean: Ocean Room (Zuz: Hector Barrero. Espainia. 2009).
19:00. Antzoki Zaharrean: Keep Surfing (Zuz: Bjöm Richie Lob. Alemania. 2009).
21:00. Antzoki Zaharrean: Idiosyncrasies (Zuz: Patrick Trefz. AEB. 2010).
21:00. Antzoki Zaharrean: Modernist Basque Surfing (Zuz: Iker Treviño & Xabier Zirikiain. Euskal Herria. 2010).

Ekainaren 12an
17:00. Antzoki Zaharrean: Revenge / Mendekua (Zuz: Kote Camacho. Euskal Herria. 2010).
17:00. Antzoki Zaharrean: Pardela (Zuz: Roberto Fuentes. Euskal Herria. 2010).
17:00. Antzoki Zaharrean: Puri deitzen diote (Zuz: Pendejo. Euskal Herria. 2010).
17:00. Antzoki Zaharrean: Charlene (Zuz: Hermanos Aguas. Euskal Herria. 2010).
17:00. Antzoki Zaharrean: Fasner II (Zuz: Haritz Mendiluze. Euskal Herria. 2010).
17:00. Antzoki Zaharrean: Imagine Water (Zuz: Javi Iraizoz. Euskal Herria. 2010).
17:00. Antzoki Zaharrean: Lost Prophets: Search for the Collective (Zuz: Nathan Apffel. AEB. 2010).


Hala ere, gogoratu dantzatzeko gogoa baduzu Festibaila hortxe duzula Gazteszenan, eta Skeleton Sea erakusketa ere ikusgai duzula Aquariumean.

Nolanahi ere, informazio osoa eta egitarauak zehatz mehatz Surfilm Festibal-en webgunean duzu eskura.