Azkena Rock jaialdiak bere 20 urteak ospatuko ditu rockaren izen handiekin

Azkena Rock jaialdiak bere 20 urteak ospatuko ditu rockaren izen handiekin Atzo, jaialdiak bere ateak ireki behar zituen egunean, datorren urtean ospatuko den jaialdian egongo diren izen batzuk aurreratu zituen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azken-rock-jaialdiak-bere-20-urteak-ospatuko-ditu-rockaren-izen-handiekin/@@download/image/Captura de pantalla 2021-06-17 a las 13.13.46.png
2021/06/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Atzo, jaialdiak bere ateak ireki behar zituen egunean, datorren urtean ospatuko den jaialdian egongo diren izen batzuk aurreratu zituen.
Azkena Rock jaialdiak bere 20 urteak ospatuko ditu rockaren izen handiekin
Mendizabalan 2022ko ekainaren 16tik 18ra ospatuko den jaialdian rockaren izen handi batzuk bilduko dira. Urte horretan, Azken Rockek bere 20. urteurrena ospatuko du Patti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Social Distortion eta Suzi Quatro bezalako izarrekin. Izan handi horiekin batera Azkenara hurbiltzen den publikoak bereziki kuttunak dituen L7, Drive-by Truckers, Fu Manchu edota Daniel Romano ere arituko dira. 
 
Antolatzaileek adierazi dutenez hauek Mendizabalatik 2022an pasako diren zerrenda luzeko izen batzuk besterik ez dira. 
 
Sarrerak jada salgai daude 145 euroko prezio promozionalean.
 
Bestalde, 2020ko jaialdirako sarrerak oraindik baldin badituzu, baina ezingo baduzu 2022an jaialdira hurbildu, sarrerak bueltatzeko esteka ere eskurragarri jarri dute hemen. Ekainaren 30era arte egongo da irekia zerbitzu hau.