Azaroaren 13ra bitarte munduko irudirik hoberenak Gasteizen ikusgai

Azaroaren 13ra bitarte munduko irudirik hoberenak Gasteizen ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroaren-13ra-bitarte-munduko-irudirik-hoberenak-gasteizen-ikusgai/@@download/image/gi_29766_1382955883.jpg
2013/10/28
berria
World Press Photo jaiadiaren baitan, prentsa-argazkilaritzako irudirik hoberenak iritsi dira, hamaikagarrenez, Gasteizera. Aurtengoa jaialdiaren 56. edizioa izango da guztira, 33 herrialde desberdinetako 154 irudi-mostra zabalik da urriaren 15etik.


Argazki irabazlea, gaurkotasuneko albisteak, gaurkotasuneko gaiak, gai garaikideak, eguneroko bizimodua, erretratuak eta ingurunea, natura eta kirolak dira erakusketa bereizgarritzen duten 9 atalen gai nagusiak. Guztira, azkenik, 33 herrialde desberdinetako 54 argazkilarik parte hartu dute azaroaren 13ra bitarte zabalik egongo den erakusketan.

124 herrialdetako 5.666 prentsa argazkilarik parte hartu dute aurtengo edizioan eta guztira, 103.000 argizki baino gehiago aurkeztu dituzte. Horien artean, Santiago Lyon Associated Press agentziako lehendakariorde eta argazkilaritza zuzendaria buru duen epaimahaiak 10.000 irudi aukeratu zituen lehen txandan eta, azkenik,  33 errialde desberdinetako 154 irudik osatzen dute azaroaren 13a bitarte Gasteizko Montehermoson ikusgai den erakusketa.

Erakusketa zabalik izango da asteartetik larunbatetara 10:00etatik 14:00etara goizetan eta 18:00etatik 21:00etara arratsaldetan eta igande eta jai egunetan, aldiz, 11:00etatik 14:00etara.