Azalaren mintzoa

Azalaren mintzoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azalaren-mintzoa/@@download/image/80p39Tatto1.jpg
2007/12/07
elkarrizketa
Argazkiak: Galder Izagirre
Komunikatzeko era asko dago. Lengoiai ugari. Tatuajea da haietako bat. Alvaro Hermida itzultzaileak erakutsi dizkigu hizkuntza honen sekretuak.

“Txikitan, lagunen telefono zenbakiak eta mandatuak esku gainean idazten genituen, ahaztu ez genitzan. Ikasmahaietan, zuhaitz azaletan eta, jakina, besoetako larruazalean idazten genituen maitatuenen eta desiratuenen izenak. Tintaz idazten genuen. Denborak, eta urak eta xaboiak arrastoak ezabatzen zituzten, betierekoak ziruditen obsesioak orban lauso bihurtuta. Esku azpian idazten genituen txuleta haiek ikastetxeko azterketa gainditzeko besterik ez zuten balio izan, izerdiak ezabatzen zituen ondoren, gure larru azaletik desagertzen ziren, eta, ia beti, baita gure oroimenetik ere. Baina momentu haietan, larruazala, gure larruazala, gure beharren eguneroko bihurtzen zen, eguneroko ahul eta iragankor”.

Olivares Rosa

Larruazalean idatzita

“…bizitzak idazten du guri buruz, eta guk bizitzeko rol bakarra antzeztu besterik ez dugu egiten”.

“Horrenbeste preso eta bakarti bezala, zeintzuek larruazalean ez duten idazten gogoratzeko —ez baitu testuen beharrik oroimenak—, baizik eta beraien desioak aipatzeko eta haien burua errepikatzeko eta irakurtzeko urruntasunean eta bakardadean.”