Azala zuritzeko

Lurmutur Hiria Hegoafrikako hiru hiriburuetako bat da, Pretoria eta Bloemfonteinekin batera, eta, kontinenteko beste hainbat lekutan bezala, moda kezkagarri bat zabaldu da bertako emakumeen artean: azal zuritzaileak erabiltzen dituzte, haien hitzetan, "ederrago eta seguruago" sentitzeko.
Berriki egindako ikerketa baten arabera, Hegoafrikako hiru andrazko beltzetik bat ez da gustura sentitzen azal kolorearekin, eta bularretako inplanteak edota sudurreko kirurgia bezalaxe, beren estetika "hobetzeko" erabiltzen dituzte produktu hauek. Lastima Iparraldeko zurikeriak emakume beltz eder hauei eragin izana!