Avril Lavigne gaixorik

2002. urtean Complicated singlearekin mundu osoan arrakasta lortu zuen pop abeslariak Twitter bidezko elkarrizketa pribatuan azaldu dio jarraitzaile bati osasun arazo larria daukala. Hori dela eta, hainbat urtetako isilunean murgilduta dago, eta beragatik otoitz egin dezaten eskatu dio jarraitzaile horri. Mezu trukaketa benetan jazo dela egiaztatu dute, baina inork ez daki zer gaitzek jo duen Lavigne.