Avatar digitalak eta teknofeminismoa

Amatasuna eta ibilbide profesionala uztartzea da egungo emakumeen erronka nagusietako bat; nola iritsi denera eta aldi berean haurrez eta lanbideaz disfrutatzen jarraitu? Grimes abeslariak konponbide bat topatu du: teknologiaz baliatuko da arrakala horri aurre egiteko.
Hala, abeslari kanadiarrak klon digital bat sortu du bere ordez musikan duen ibilbidea jarrai dezan, Elon Munks Teslako ingeniariarekin izango duen haurra zaintzen duen bitartean. WarNymph izeneko avatarrari esker, abeslariak kontzertuak, elkarrizketak eta argazki sesioak egiten jarraituko du, eta aldi berean, etxean izango da fisikoki, familiarekin.
Dagoeneko Miss_Anthrop0cene bere 5. diskoaren promozioan bete-betean sartuta dago Grimes, eta haurdunaldiaren azken fasean dagoenez, WarNymph avatarra erabiltzen dabil argazki eta elkarrizketak egiteko. Klima Aldaketa oinarri duen lana da.
Grimes-ek berak adierazi duenez, bere amatasunaz gozatzeko teknologiaz baliatzea teknofeminismotzat hartu daiteke: "Nire inguruko emakumeak haurrak izateari uko egiten ari dira, beren ibilbide profesionalei lehentasuna emateko; teknologiari esker, biak ala biak egiteko aukera dugu azkenik".