Autopista elektrikoa

120 kilometro luze izango da Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) lotuko dituen goi tentsioko linea. Proiektua bertan behera utz dezaten eskatu die Autopista Eletrikorik Ez plataformak Red Electrica de España enpresari eta Espainiako Industria eta Energia ministerioei. Horretarako, Altsasuko adierazpena onartu dute, 416 pertsonek sinatu eta beste 208 Udalek eta kontzejuk bere egindako manifestua.