Autobus geltokiak erleentzako lorategi bihurturik

Autobus geltokiak erleentzako lorategi bihurturik Holandako hiri honetan autobus geltokien sabaiak erleentzako landarez beteta daude. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/autobus-geltokiak-erleentzako-lorategi-bihurturik/@@download/image/1-14-1024x700.jpg
2019/07/15
albiste-laburra

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Holandako hiri honetan autobus geltokien sabaiak erleentzako landarez beteta daude.
Autobus geltokiak erleentzako lorategi bihurturik

Utrecht hiri holandarrak 316 bus geltoki erleentzako lorategi bihurtu ditu. Geltokietako sabai berdeak ur gordailu dira eta uda sasoian hozteko ganbera moduan ere funtzionatzen dute.

Horrela autobus geltokietako sabaiak erleek aprobetxatu ditzakete lorautseztapenerako eta baita bertan deskantsatzeko ere, ondoren bere lanarekin berriz ere energia osoz jarraitzeko.

Hiri jasangarria izateagatik da ezaguna Ultrecht eta sabai-lorategi hauek dira ingurugiroarekiko duen konpromisoaren adibide. Horrez gain, garraio sistema apurka aldatzen joan da eta egun autobus guztiak elektrikoak dira.

Haatik, sabai berdeak ez daude bus geltokietan soilik eta bertako hiritarrek euren etxeetako sabaiak berdetzeko laguntza bereziak dituzte. Sabai hauei esker erleek beren egitekoa modu eraginkorragoan burutu ditzakete guztiontzako onurak ekarriz.