Autobidean, atzerako martxan

Autobidean, atzerako martxan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/autobidean-atzerako-martxan/@@download/image/71p4_2.jpg
2012/12/13
berria
Autobidean, atzerako martxan
Australiako poliziak isuna ezarri dio autobidean 40 kilometro atzerako martxan egin dituen gidari bati. Sydney eta Melbourne arteko autobidean atzerako martxan ibili zen gizonak argudiatu duenez, martxa horrek baino ez zuen funtzionatzen autoan. Isunaz gain, epaitegitik zitazio bat ere jaso du gidariak; izan ere, ez du gida baimenik eta autoa erregistratu gabe zuen.