Autoa furgoneta barruan

Polizia alemaniarrak Pero Konstanty eta Cezar Chmielewski izeneko bi gazte atxilotu ditu Mazda Platino 626 auto bat etxera bidean (Kazajistanera) zeramatela. Kontua da nahiko modu arriskutsua aukeratu dutela autoa garraiatzeko: furgoneta barruan zeramaten, eta gisa honetara 3.500 kilometroko bidea egiteko asmoa zuten gainera (Hanburgotik Kazajistaneraino)! Orain, ordea, gabe geratu dira; eta erremolke egokia lortu arte ezingo dute Alemaniara itzuli autoaren bila.