Auto bat, errifle bat

Auto bat, errifle bat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/auto-bat-errifle-bat/@@download/image/2009944836Auto_bat_errifle_bat.jpg
2012/12/13
berria
Auto bat, errifle bat
"Errifle bat autoa erostearen truke". Horixe da Missouriko (AEB) Max Motors agentziak kaleratutako azken eskaintza. Aurten ere, iaz bezala, Muller jaunak (jabeak) bezeroei su arma batengatik truka daitekeen txartela oparitzen die; 450 dolar balio duen AK47 bat oraingoan. Auto gehiago saltzeaz gain, segurtasuna bermatzen omen du gizonak. Hamaika entzuteko jaioak gara… baina halakorik!