Austriako ministroek beren soldata eman dute pandemiari aurre egiteko

Hilabete bateko soldata koronabirusaren aurka borrokan ari den erakunde bati emango diote Austriako ministroek. Adierazi dutenez, pandemiaren ondorioz beren enplegua galdu duten langileekin solidarioak izateko keinu moduan egin dute ekimen hau.
Alderdi politiko guztiak ados jarri dira keinu horretan; Sebastian Kurz kantziller kontserbadoreak adierazi duenez, "kohesio keinua" erakutsi nahi izan dute "milaka lagunek zailtasun ekonomikoak bizi dituzten egunotan".
Herrialdean 8,8 milioi lagun bizi dira, eta horietatik 470 hil ditu koronabirusak; bestalde, 900.000 lagun dira langabezi partzialean daudenak.
Austriako Berdeetako Werner Kolger kantzilerorde ekologistak ere adierazi dute beharrezkoa dela "solidarioak" izatea osasun eta ekonomia krisi honen aurrean.