Australiako suteen ondorengo errautsetatik lehen koala kumea jaio da

Australiako suteen ondorengo errautsetatik lehen koala kumea jaio da Ash (errauts) izena jarri diote Rosie deitutako koala kumeari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australiako-suteen-ondorengo-errautsetatik-lehen-koala-kumea-jaio-da/@@download/image/2020-05-29_1808.png
2020/06/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ash (errauts) izena jarri diote Rosie deitutako koala kumeari.
Australiako suteen ondorengo errautsetatik lehen koala kumea jaio da

Australiako suteek milaka eta milaka animaliaren heriotza eragin zuten, baina naturak bere bidea egin du berriz ere. Horrela, herrialdeko ikur den koala kume bat jaio da, sute lazgarrien ostean jaiotako lehena. Ash deitzen da, eta Rosie bere amarekin dago Australian Reptile Park zooanPandemiagatik zooa itxita egon da bi hilabetez, baina Dan Rumsey, bertako zaintzaileak pozez erakutsi du kumea zooaren sare sozialetatik. 

Izan ere, urte hasierako sute suntsitzaileek 12,6 hektarea baino gehiago erre zituzten eta 33 pertsonek ere galdu zuten bizia Australiako Barne Departamenduaren datuen arabera. Horretaz gain, mila milioi animalia ere hil ziren, horien artea koalak izan ziren kaltetuenak.

Su artean galdu ziren koalen %30a (5.000 inguru), eta hori mehatxu izugarria izan zen espeziearentzat. Horregatik, koala kume honen jaiotza sekulako berri pozgarria da!