Australiak etxeratze-agindua ezarri nahi die katuei bertako fauna babesteko

Australiak etxeratze-agindua ezarri nahi die katuei bertako fauna babesteko Herrialdeko agintariek katuak etxean dituztenei, hauek kanpora ez ateratzeko eskatu diete, bertako faunan kalte handiak eragiten ari direlako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/australiak-etxeratze-agindua-ezarri-nahi-die-katuei-bertako-jatorrizko-fauna-babesteko/@@download/image/lindo-gato-peludo-al-aire-libre.jpg
2023/09/27
Herrialdeko agintariek katuak etxean dituztenei, hauek kanpora ez ateratzeko eskatu diete, bertako faunan kalte handiak eragiten ari direlako.
Australiak etxeratze-agindua ezarri nahi die katuei bertako fauna babesteko

"Eduki zure katua etxe barruan" dio Australiako gobernuaren oharrak. Kaleko katuak eta etxekoak noraezean ibili ohi dira etxetik kanpora eta horrek jatorriz Australiakoak diren hainbat espezieren desagerpena eragin du. 

Bertako gobernua katu basatien aurka borrokan ati da bertako fauna babesteko helburuz. Estimazioen arabera, herrialdeko 34 ugaztunen desagertzearen atzean daude katuak eta beste 200 espezie desagertzeko mehatxupean daude. 

Gobernuak dituen datuen arabera katuak egunero hiltzen diren lau milioi narrasti, hegazti eta ugaztunen heriotzaren arduradunak dira. Egoera horren kezkagarria da, ezen etxeko katuei ere mugak jarri nahiz zaizkiela; hauek, kanpora ateratzean animalia hauetako batzuei eraso egiten baitiete. 

Horregatik, etxean katuak dituztenei gobernuak arduratsu jotzatzeko eskatu diete, bertako faunaren alde egiteko erregutuz. Gobernuaren eskariak eztabaida sortu badu ere, aditu gehienak ados agertu dira beharrezkoa da katu basatien populazioa kontrolatzea. Datuen arabera, 1,4 eta 5,6 milio katu basati daude Australian. Kopuru horri etxean dauden 5.3 milioi gehitu behar zaizkie. Batzuk uste dute etxeko katuak kontrolatzea ere garrantzitsua da eta horregatik hauek ez kalera ateratzea eskatu dute. 

Tanya Plibersek, ingurumen ministroak, neurri hauek justifikatu ditu ziurtatuz arazo honetan katuen jabeek ere ardura dutela. Guztiagatik, gobernuak neurriak hartuko dituela uste da. Adibidez, katu basatiak gune jakin batzuetara mugatuz. Eta adituek, beharrezkotzat jotzen dute katuen jabeak kontziente egitea animalia hauek harrapatzen dituzten fauna kopuruari buruz. Datuen arabera, harrapatzen dituzten animalien %20 katuek euren etxeetara eramaten dituzte. Gainera, katu hauetako asko ez daude esterilizatuak eta arriskuan dauden hegazti eta ugaztunei gaixotasunak pasatu lekizkiekete.